Bertxoko sariketa 2019
Aurtengo edizioan ere arabar eta gazteen aldeko apustuari eutsi diote Bertxokotarrek. Hamaika bertsolari lehiatuko dira, bakarkoan, baina ez dira faltako ariketa ausart, berezi eta eroak.
Azaroaren 1ean izango da lehen kanporaketa Aramaion eta bigarrena, azaroaren 8an, Zalduondon. Bi kanporaketetatik, publikoak aukeratutako 4 onenak pasako dira finalera, azaroaren 21ean, Hala Bedi tabernan burutuko den final handira.
Horrela banatuko dira:
1. Kanporaketa Aramaioko Zabola Elkartean, azaroaren 1ean, 20:00
Eli Zaldua
Danel Herrarte
2. Kanporaketa Zalduondo Zeledon Elkartean, azaroaren 8an, 20:00
Eukene De los Aires
Maddi Agirre
Sariketaren jarraipena hemen, halabedi.eus edo twitterrean izango duzue, @bertxoko.