2021eko Bertsoa Bizi Gazte lehiaketa badator
2021ean ere Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Bertsozale elkarteak BERTSOA BIZI GAZTE bideo klip eta "Elkarri mokoka" bideo laburren lehiaketa abiatu dute beste urte batez. Gazteen euskarazko sormena bultzatzea du helburu proiektuak. Maiatzaren 15ean Agurainen izango da final handia.
14-18 urte bitarteko gazteentzako proposamena da. Gutxienez hiru eta gehienez zortzi laguneko taldea osatu eta 2-3 minutuko iraupena deun bideoklipa bidali beharko dute maiatzaren 7a baino lehen eta bertsoabizi@gmail.com helbidera helarazi. Gazteen euskarazko sormena lantzeko, aurretik 1.500 ikaslerekin egin da lanketa DBHko 19 ikastetxetan.
Zer da Bertsoa Bizi Gazte?
Bertsoa Bizi Gazte 2016an Arabako Bertsozale Elkarteak abiarazi zuen egitasmoa da. Gazteen euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Honetarako euskarazko sorkuntza eta bertsoa da ardatz nagusia, baina musika, rapa edo ikus entzunezkoen arteko fusioa lantzea da oinarri nagusia. Egitasmoak bi eragin eremu nagusi ditu, bata, Hezkuntza Arautuan legoke kokatua. Bertan, Arabako institutuetan (DBH 3-4 mailatan batez ere) hiru-lau ordutako murgiltze saioak burutzen dira, ondoren euren ekoizpenak taularatzen dira bertso saio parte hartzaile baten bitartez.
2020-2021 ikasturtean 1600tik gora gazterengana iritsi da eta baita Arabako eskualde gehienetara ere. Behin bideo klip lanak jasota, lehiaketak sare sozialetan bozka bidezko ibilbidea izan zuten eta azkenik Bertsoa Bizi Gazte Eguna antolatu genuen Legution maiatzaren 11an. Bertan, Arabako gazteak bildu eta egun osoko egitaraua osatzeaz gain, sariak banatu, zuzeneko emanaldia egin eta gazteen arteko loturak sustatu asmoz, Arabako gazteen Eskolarteko bertso txapelketako finala ere burutu zen.
2021eko BBG lehiaketa:
Gaiaren aukeraketa talde bakoitzaren esku egongo da eta bertso musikatu, abestiei letrak aldatu edo RAP moldeetan eta euskara hutsean egin beharko dute lana. Maiatzaren 7rako aurkeztu beharko dituzte lanak eta maiatzaren 15ean BBG eguna antolatu dugu Agurainen, Aguraingo Udalaren babesarekin. Bertan, bideo klipak dastatu, Elkarri mokokako bideo laburrak ikusi, zuzenekoak entzun, bertsolari gazteen eskolarteko saioaz gozatu, sariak banatu… goiz osoko egitaraua antolatu dugu gazteen gozamenerako. Sariei dagokionean, aurtengoan ere 4 sari nagusi eskainiko baditugu ere, bideo klip onenaren saria, zuzenekoen saria, web guneko bozkatuena eta Elkarri mokoka saria, guztiek irailaren 3, 4 eta 5an asteburu pasa bera izango dute saritzat. Hain zuzen, Manurgan, mendia , euskara eta sormenaz gozatzeko aukera paregabea izango dute saridunek, Gorbeiako inguru ezin hobean.
OINARRIAK hemen klikatuta ikus daitezke.
Jarraipena, informazioa eta bestelakoak. Nibanaxarabako webgunean ikusgai.