Bertso-ikasturtea hastera doa
Udako bertso-saioek etenik eduki ez badute ere, oporraldiaren ondoren berriro martxan ipiniko gara. Atsedenak emanten duen kemenarekin ikasturtearekin batera hainbat egitasmo martxan ipiniko dira, batzuk ikasturte osoan irauten dutenak, adibidez:
- Arabako 42 ikastetxetan 5 eta 6.mailakoekin bertsolaritza landu.
- Arabako 12 herritan bertso-eskola.
- Bertxoko irratsaioa, Hala Bedi irratian asteazkenero 20:00etan.
Beste batzuk udazkenean burutuko direnak, adibidez:
- Irailaren bukaeran eta urriko lehenengo bi larunbatetan 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartzeko sailkapen aurre-kanporaketak.
- Urrian, Gasteizko bertso-eskolaren eguna, Bertxorakeriketa.
- Azaroan zehar Bertxoko Sariketa
- Azaroan zehar Gasteizko Udal liburutegietan 5 saio burutuko dira formatu eta adin ezberdinetarako.
Era berean, Arabako Bertsozale Elkartearen baitan 2015-2018 plana garatuko dugu. 2018ko Arabako bertsolaritza eta bertsogintza irudikatu nahi dugu eta horretarako plana garatu.
Aurrera!