Eman izena Arabako bertso eskoletan
Euskaraz bizi nahi duzu, euskaraz jolastea gustuko duzu, sortu egin nahi duzu, lagun artean ondo pasa nahi duzu, inprobisatzen ikasi nahi duzu… Zatoz bertso eskolara! Eman izena, klikatu hemen.
Irailaren azken egunetan eta urrian zehar, Arabako Bertso Eskolak martxan jarriko dira.
Izen emateari buruzko informazioa nahi izanez gero, deitu 945010505 edo 688616531 zenbakietara, edo idatzi araba@bertsozale.eus helbidera. Ikusi hemen zer da bertso eskola bat, zergatik joan bertso eskolara, non dauden...
Ikasturte honetan inoiz baino talde gehiago ipiniko dira martxan. Hemen dituzu martxan ipiniko direnak:
Gasteizko Amaia Zentroko eskaintza:
Haurrak(10-14 urte) Hasiera Maila. Astelehena 17:30-18:00
Gazteak 14 urtetatik aurrera. Hasiera maila ostegunetan 17:30-19:00
Erdi maila, asteazkenetan 18:30-20:00
Trebakuntza, larunbatetan 12:00 13:30
Kantaera bertsotan, ostiraletan 17:30-19:00
Gasteizko Zabalgana
Gaztetxoak talde bat
Gasteizko Bertsoaren Saltsan udal bertso eskola
Heldu talde bat
Aramaio
Gaztetxoak, gazte eta helduak talde bana
Murgia
Gazte talde bat
Mendialdea
Gaztetxo eta helduen taldea
Lautada
Gaztetxo eta helduen talde bana
Arabar Errioxa
Helduen eta gazte talde bana
Aiaraldea
Gaztetxo eta helduen talde bana
Legutio
Haur eta heldu talde bana
Ikusi Bertxoratu spota