Oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzeko helburuarekin Bertso Abentura bizitzeko aukera egongo da aurten ere udaberrian. Aiaraldeko haur eta gaztetxoek norbere herritik gertuko lagun berriak egin, bertso munduan murgildu eta ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute aurtengoan ere. Amurrio, Laudio eta Urduñako udalak dira aurten ekimenaren sustatzaileak.
Udaberriko oporraldia aprobetxatuz, apirilaren 2tik 4ra bitartean izango da aurten, asteartetik ostegunera. Autobus zerbitzua egongo da, eta izen ematea itxi ondoren jakinaraziko dira autobusaren ibilbidea, ordutegiak eta geltokiak. Prezioa 50 eurokoa da antoaltzaile diren udaletako parte-hartzaileentzat, eta gainerakoentzat 70 eurokoa. Izen ematea onartutakoan ordainketa gutuna helaraziko da posta elektronikoz. Lehentasuna Amurrio, Laudio eta Urduñako haurrek izango due.
Parte hartzeko dagokion eskualdeko formularioa bete beharko da Martxoaren 20a baino lehen.. Edukiera mugatua izango denez, antolatzaile diren udal eta eskualdeetako haurrek izango dute lehentasuna, eta izen-ematearen ordena izango da bigarren irizpidea. Baliteke plazak azkar amaitzea beraz azkar ibili