Araba

Batzar Orokorra, Trebiñun, urtarrilak 16

2016/01/11
Aurtengo Batzar Orokorra urtarrilaren 16an izango da, larunbatez, goizeko 12:30ean Trebiñuko udal aretoan.

Aurtengo Batzar Orokorra urtarrilaren 16an izango da, goizeko 12:30ean, Trebiñuko udal aretoan.

 

Ohi bezala, Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakariak emango dio hasiera batzarrari. Horren ostean 2015. urteari errepasoa egingo diogu, urteko memoria eta balantze ekonomikoa aurkeztuta.

 

Behin atzera begirakoarekin amaituta, aurrera begiratzeko txanda izango da eta urte honetarako esku artean ditugun egitasmoak ezagutuko ditugu.

 

2016rako egitasmoak sailez sail errepasatuko ditugu: Transmisioa, Sustapena, Idazkaritza, Ikerkuntza eta Komunikazioa. Horren ostean, 2016ko aurrekontua aurkeztu eta bozkatuko da.

 

Batzarrarekin amaitu aurretik lehendakaria eta  zuzendaritzako karguak berretsiari ekingo zaio.

 

Batzarraren ondoren, bazkaria (15€) Trebiñun bertan izango da, Roa jatetxean. Izena emateko 675707971 edo araba.sustapena@bertsozale.eus Bazkal ostean eta sarrera libre nahi duenarentzat, bertso-saioa Arabako bertsolari eta gai-jartzaileekin.

2015eko Batzar Orokorra Langariz Okan