Araba

Badator…. ARAMAIOKO I. KOPLA TXAPELKETA!

2018/10/09
Aramaioko Bertso Eskolan ez daude geldi. Badaramatzate urte batzuk herriko bertso-bizitza astintzen, eta urtero dituzte hainbat hitzordu finko (Gabonetako bertso saioa, Santa Ageda batzea…). Baina, oraingo honetan, zerbait bereziari ekiteko gogoa piztu zaie, eta, aurten, KOPLA TXAPELKETA batekin animatu dira.

 

 

Urriaren 19an (barikua) izango da hitzordua, Aramaion bertan, noski. Txapelketak bi zati izango ditu:

 

  • Arratsaldean, bi kanporaketa jokatuko dira kalean. 1. saioa 18:30ean izango da Goiko taberna parean, eta 2. saioa 19:30ean plazan. Bi kanporaketa hauek jokatu ondoren, 12 parte-hartzaileetatik 6 pasako dira finalera.

  • Gauean, Iturrieta sagardotegian jokatuko da finala. 21:00etan izango da afaria, eta afalostean saioa. Bertsolariei hainbat musikarik lagunduko diete kantuan, beraz, saio musikatua izango da: Jon Aranburu (mandolina), Ekaitz Aranberri (gitarra), Maialen Ballina (panderoa) eta Amaia Arregi (trikitixa).

 

 

PARTE HARTZAILEAK:

 

12 bertsolarik hartuko dute parte txapelketan. Parte hartzaileak, Aramaioko bertsolariak eta Aramaiorekin muga egiten duten udalerrietakoak izango dira, eta gonbidatu berezi bat ere izango dute:

 

ARAMAIO

 

Paula Amilburu

Peru Abarrategi

Martin Abarrategi

Aitor Ugarte

Andere Arriolabengoa

 

MUGAKIDEAK

 

Otxandio: Aitor Esteban

Abadiño: Txaber Altube

Arrasate: Jokin Labayen eta Ane Zuazubiskar

Aretxabaleta: Martin Berrizbeitia

Eskoriatza: Haizea Arana

Guest starring (Oñati): Maider Arregi

 

 

Afarian izena emateko azkeneko eguna urriaren 15a da (astelehena). Horretarako, telefono zenbaki honetara deitu/idatzi beharra dago: 615739255 (Manex)