Asteburu pasa bikoitza Garaionen
Eskolartekoa badator eta aitzakia horrekin aurreko asteburuan, apirilaren 5etik 7ra, Arabako bertsolari gazteen topaketak antolatu ziren Ozaetako Otaza auzoan dagoen Garaion baserrian. Aramaio, Gasteiz eta Lautadako gazteak bertaratu ziren. Bertan, elkar ezagutzeaz gain, haien artean bertsotan aritzeko aukera eduki zuten, aitortu behar da, nahiko asteburu intentsoa izan dela. Baina jolasetarako tartea ere eduki dugu.
Otazan ez gara bakarrik egon, aldi berean Sortegietako gazteek ere astebukaera pasa polit bat zeukaten antolatuta bertan. Gazte horiek azken hilabeteetan kultur adierazpen desberdinak jorratu dituzte (musika, antzerkigintza, bertsolaritza eta ikusentzunezkoa) eta jardunaldi horiek asteburuko topaketekin amaitu zituzten.
Hori baliatuz, ekintza batzuk, larunbateko gaubelan antolatutako “lehiaketan”, bi taldeak elkarrekin aritu ziren. Baina gauza guztietan bezala, amaiera iritsi zen eta igandean etxea jaso, maletak egin eta bakoitza bere etxera joan zen. Baina lasai, horrelako gehiago antolatuko ditugu!
Sortzen elkartuko gara!!