Asteburu bikaina Urbasan!

2018/09/10
Asteburu bikaina pasa dugu Bertsoa Bizi Gazte lehiaketako irabazleekin eta Bertso Eskolarteko finalistekin.

Asteburu bikaina pasa dugu Bertsoa Bizi Gazte lehiaketako irabazleekin (Tabuak Tagu, Gasteiz; Ez naiz geratuko mutu, Gasteiz; Sormena, Gasteiz; Izan libre, Amurrio; Ez ahaztu, Murgia) eta Bertso Eskolarteko finalistekin (Aroa Arrizubieta, Gasteiz; Aitor Ugarte, Aramaio; Mikel Martin, Gasteiz; Martin Abarrategi, Aramaio;Beñat Cano, Agurain; eta Markel Yoller, Illarduia) batera Urbasako inguruetan. Jolasak, sormen faktoria, mendi buelta, bertso afaria, Urbasa abentura zirkuitua, gaubela, kirola... denetarik egiteko aukera eman digu asteburuak, Eulate eta Larraonako inguruetan. Bertsoa, musika, rapa eta antzerkia uztartu eta gure gorputz eta buruei zukua ateratzeko parada ederra izan dugu. Irribarre eta barre algarak izan dira presente egonaldi osoan zehar.

Gazteak izatez, baina, sormenean heldu, Araban orainean eta etorkizunean euskaraz adierazi eta zabaltzeko hautua egiten duten gazteak badirela argi ikusi ahal izan dugu egonaldi honetan. Gorputzeko energia xahutu dugu asteburuan, baina, argi dugu gazte hauen sormenak duen emaria ez dela berehalakoan geldituko! Segi horrelakoak izaten, segi euskaraz sortzen!