Araba

Aretan aurkeztuko da 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa, urtarrilaren 21ean

2017/01/16
Orain dela 35 urte, Arabako lehenengo bertso-eskola Aretako Tunel tabernan sortu zela aprobetxatuz, Tunel tabernan bertan aurkeztuko da 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa.

1982an sortu ziren lehenengo bi bertso-eskolak Araban. Aretan eta Gasteizen. Aiaraldeko hainbat bertsozale Tunel tabernan, ostiralero elkartzen hasi ziren. Funtzio garrantzitsu bat betetzen zuen garai  bertso-eskolak: euskaraz gozatzea, euskarazko gune eta une bat.

Data hori, garai hori eta gune hori goraipatzeko Arabako Bertsozale Elkarteak Aretako Tunel tabernan aurkeztuko 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa. 11:30ean komunikabideen aurrean eman beharreko informazioa ondorengoek emango dute:

Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Oier Suarez, elkarteko sustapen arduraduna. http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/3111-oier-suarez
Garai hartako bertso-eskolako aitzindaria Pedro Bizkarguenaga. http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/545-pedro-bizkarguenaga-bizkar
Izar Mendiguren, oraingo bertso-eskolako kidea eta bertsolaria. http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/2516-izar-mendiguren

Txapelketako parte hartzaile guztiak ere bertan izango dira.

Txapelketa otsailaren 5ean hasiko da eta apirilaren 1ean bukatuko da.

2017-01-21 tunel taberna