Larunbatean Aramaion jokatuko da 14-18 urte artekoen Arabako Eskolarteko finala
Badira 3 hiru hamarkada Araban bertsolari gaztetxo eta gazteen Eskolartekoa jokatzen dela, hain zuzen ere hogeita bederatzigarren edizioa da maiatz honetan jokatzen dena. Hainbat izan dira modalitate eta ereduak urte luze hauetan eta hauetan eta aurtengoan 3 modu ezberdinetan izan da parte hartzeko aukera adin tarte ezberdinen arabera.
14-18 urte artekoak
Hiru saio jokatu dira adin tarte honetan, Aramaio, Gasteiz eta Kanpezun. 5 gazte aritu ziren Aramaion, 6 Gasteizen eta 18 gazte Kanpezun taldeka.
Aramaioko Sastiñan jendez lepo jokatu zen lehen saioa, Gari Arexolaleibaren aginduetara aritu ziren 5 gazteak eta Danel Herrarte izan zuten bertsolari laguntzailea ariketa batzuk aurrera eramateko.
Gasteizko saioa Aldabe Gizarte Etxean jokatu zen, 25 bat lagun hurbildu ziren bertara. Uxue Diaz de Cerioren aginduetara aritu ziren gazteak.
Hirugarren saioan, Kanpezuko aretoa bete, 18 lagun aritu dira 3 taldetan banatuta.
Hau honela, finalerako txartela Anitz Abarrategi, Hegoi Amabizka, June Astegieta, Urko Lafuente, Iraide Onaindia eta Samu Rodriguezek eraman zuten lortutako puntuazioaren arabera eta honenbestez maiatzaren 18an jokatuko den finalean arituko dira, Aramaiko Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30ean.
12-14 urte artekoak
Adin tarte honetako bertso eskoletako gaztetxoek kuadrilla artekoa jokatuko dute Aramaion, maiatzaren 18an, arratsaldeko 17:00etan hasita. Eskualde eta herri ezberdinetako gaztetxoak taldean arituko dira gai jartzaileek proposatutako ariketa ezberdinetan. Gasteizkoak, Lautadakoak eta Gorbeialdekoak nor baino nor.
14 urtetik beherakoek
Bi modalitate ezberdinetan arituko dira, idatzizko bertso sortak kantatuz eta bat-batean. Eskualde bakoitzean topaketa bat burutuko da.