Arabako Eskolartekoaren bukaera eta finala larunbat honetan
2014ko Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolartekoa azken txanpara heldu da jada.
Maiatzaren 9an eman zitzaion hasiera eta bitarte honetan lau kanporaketa burutu dira bi
adin tartetan, 14tik beherakoak eta 14 eta 18 urte bitartekoak eta bi modalitatetan, bertso
jarriak eta bat-batean. Topaketak Gasteizen, Zalduondon, Aramaion eta Kanpezun burutu
dira, orotara Gorbeialdeko, Gasteizko, Lautadako eta Mendialdeko haur eta gazteak aritu
dira. Denera 60 bat haur eta gazte bertsolarik hartu dute parte.
Orain artekoa beroketa baino ez da izan, hala ere. Benetako txapelketa eta FESTA iristear
dago: ARABAKO BERTSO ESKOLEN EGUNA
Noiz: Maiatzaren 31an, LARUNBATA
Non: Legutioko kultur etxean
Egitaraua
11:00etan, bertso jarrien txanda Legutioko Kultur etxean.
11:30ean, 14tik 18 urte bitartekoak arituko dira bertso jarrietan et bat batean.Handien
mailako finala izango da, kanporaketetatik sailkatutako 6 gazterekin.
-Egoitz Iradier
-Maddalen Arrausi
-Maria Fuentes
-Markel Yoyer
-Peru Abarrategi
-Unai Argote
13:00etan, triki bertso poteoa herriko kaleetatik
15:00etan, herri bazkaria izango da herriko plazan edota frontoai, eguraldiaren arabera.
16:30ean, herri olinpiadak
Has dadila bertso festa!