Arabako eskolartekoa martxan dago
Arabako Bertso-eskolartekoa martxan ipiniko da asteburu honetan. Ostiralean Gasteizko Armentia ikastolan Gasteizko ume eta gazteen topalekua izango da. Larunbatean Zalduondon Lautadakoak elkartuko dira.
Ondoren, maiatzaren 17an Aramaion eta maiatzaren 24an Kanpezun segida izango du. Azken eguna festa giroan Legution bukatuko du Arabakoak. Ekainaren 21an Orion Euskal Herriko eskolarteko topaketa eta finala izango da.
Eskolartekoa topaketa ezberdinetan Arabako bertso-eskola batzuek parte hartzen duten ekimen bat da, 18 urtetik beherakoak dira partaide guztiak.
Lagun arteko giroan eta taldeka aritzen dira 14 urte arteko gazteak, 15-18 urte bitartekoak txapelketa moduan eta bakarka aritzen dira. Maiatzean eskualdez eskualde hainbat topaketa burutzen dira, eta herrialde mailan bukaeran Legution, egun osoko festa. Bertso-eskoletako kide guztiek parte har dezaten bi modalitate ere egongo dira, bertso jarriena eta bat-batekoa, bat batekoan trebatu ez direnentzat.
Euskal Herriko beste herrialdeetako elkarteekin eta Ikastolen Federazioarekin koordinatuta burutzen den egitasmo bat da.