Araba

Arabako Bertsozale Elkarteak gazteekin aritzeko irakasle-eragile bat kontratatzeko deialdia ireki du

2016/05/11
Arabako Bertsozale Elkarteak irakasle bat egun erdiz kontratatzeko deialdia ireki du, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan eta bertso-eskolak dinamizatzea litzateke egiteko nagusia, 2016ko irailetik 2017ko ekainera bitartean.

Arabako Bertsozale Elkarteak egun erdiz irakasle-eragile bat kontratatzeko deialdia ireki du. Arabako bigarren hezkuntzako ikastetxeetan gazteekin bertsolaritza lantzea eta bertso-eskolak indartu eta dinamizatzea litzateke egiteko nagusia, hau da, hezkuntza arautuan, bertso-eskoletan eta jarduera osagarrietan gazteen irakasle, eragile eta begirale lanetan jardutea, 2016ko irailetik 2017ko ekainera bitartean.

Gaiari loturiko ikasketak izatea hobetsiko da, baita gidabaimena eta autoa izatea ere. Gainera, kontutan hartuko da bertsolaritzarekin duen harremana, izan bertso-eskolan, Bertsozale Elkartean edo antolatzaile gisa. Hezkuntzan duen esperientzia ere garrantzitsua izango da, bai arautuan, bai ez-arautuan eta baita aisialdian ere. Azkenik, harremanetarako erraztasuna, talde lanerako gaitasuna eta gazteekin izandako esperientzia ere kontuan hartuko dira.

Curriculumak ekainaren 2a baino lehen bidali beharko dira Arabako Bertsozale Elkartera. Bi aukera daude horretarako. Posta arruntez bidali nahi izanez gero honako hau da helbidea:

 AMAIA ZENTROA
 Benito Perez Galdos z/g
 01002 Gasteiz

 E-postaz bidali nahi izanez gero araba.administrazioa@bertsozale.eus da helbidea.

 Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 945 010505 edo 688616531 telefonoetara.