Arabako Bertsozale Elkarteak batzar orokorra egin du Agurainen
Urtarrilaren 18an egin genuen Arabako Bertsozale Elkartearen Batzar Orokorra Aguraingo Zabalarte etxean.
Hurbildutako bazkideek eta zuzendaritzakideek, ohi bezala, eskualdeen egoerari errepasoa eman genion: Aiaraldea, Gasteiz, Zuia-Gorbeialdea, Lautada, Arabar Errioxa, Mendialdea, Añana eta Trebiñu. Batzuetan bertsolaritzaren ekosistema osoa ematen da eta bestetan neurriko pausuak ematen ari dira. Jarraian sail ezberdinetan egindakoa eta 2014ko erronkak landu genituen. Idazkaritza, Transmisioa, Sustapena eta Ikerkuntza. Ondo gauzatu ditugu 2013an ipinitako erronkak. 2014rako egitasmo interesgarria proposatzen da baina tentuz begiratzen zaio ikusita ezegonkortasun ekonomikoa.
Aho batez onartu ziren 2014ko egitasmoa eta aurrekontua.