Araba

Arabako Bertsozale Elkarteak larunbatean mamituko du urteko Batzar Orokorra

2025/01/15
Urtarrilaren 18anrekin batera Arabako Bertsozale elkarteak urteko Batzar nagusia gauzatuko du. Gasteizko Amaia zentroan izango da zita eguerdiko 12etan.

Arabako Bertsozale Elkarteak urteroko Batzar Orokorra larunbat honetan egingo du Gasteizko bere egoitzan, Amaia zentroan. Elkarteko lehendakari Ekaitz Elorriagak  emango dio hasiera ekitaldiari eta ondoren 2024ak emandakoen errepasoari ekingo diote sailez sail. 

Behin 2024a agurtuta 2025ari nola heldu nahi dioten kontatuko dute Elkarteko zuzendaritza kideek, kargudun eta sailetako ordezkariek. Urteari jarri nahi dizkioten helburu eta jomugen errepasoa aurkeztuko dute. Amaitzeko galderen tartea izango da.