Arabako bertsolarien Eskolarteko finala, maiatzaren 21ean Aramaion
Maiatzaren 21ean, arabako bertsolari gaztetxoek Aramaion Bertso Eskolen eguna eta XXI. Arabako Eskolarteko finala ospatuko dute. Bertako Kultur Etxean, 11etan izango da eguneko lehen zita. Lehenik final honetan bat-bateko lehian arituko ez direnen txanda izango da, bertso sorta jarriak edota bat bateko ariketa motzak kantatuz. Bigarren txanpan oholtzara igoko direnak bat batean arituko diren 14 eta 18 urte bitarteko 6 gazteak, Aroa Arrizubieta, Markel Yoyer, Martin Abarrategi, Peru Amorrortu, Unai Anda eta Xabier Antia.
Euretako bik izango dute aukera ekainaren 4an, Ereñozun, ospatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantatzeko aukera.
Eguna, ordea, ez da bertan amaituko eta herriko trikitilaririk jatorrenekin batera herrian zehar, zokorik zoko bertso poteoan murgilduko dira parte hartu nahi duen orok. Bazkarirako tripa orroek deia egitean San Martin Eskolako jantokira bisita izango da. Bazkariko menu goxoa probatu nahi duenak maiatzaren 17a baino lehen eman beharko du izena araba@bertsozale.eus emailera mezu bat bidaliz edota 688616531 telefonora deituz, SMS bat bidaliz edota watsap mezu bat igorriz. Garaiz ibili eta ez geratu bazkaririk gabe!
Eta tradizioari eutsirik, bazkalostean digestioa hobeto egiteko… herri olinpiadak izango dira.
Ez galdu Euskal Herriko Eskolarteko finalera zein saguzar pasako den jakiteko aukera! Bertsoek garai dezatela Aramaion!