Arabako Bertsolari Txapelketa binaka izango da 2021ean
Arabako txapelketako lau kanporaketa saio egin ondoren, egoeraren ziurgabetasunak bultzatuta, banakako txapelketak izan ditzakeen oztopoen aurrean txapelketari forma aldatzea erabaki du Arabako Bertsozale Elkarteak. Bertsolariek lasai kantatu ahal izateko baldintza egokiak bermatzen ez direla eta egoeraren aldakortasunak berak sortu ditzakeen gorabeherak izan dira erabakia hartzeko arrazoi nagusiak.
Txapelketak bertso komunitatean duen garrantzia kontutan harturik, Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa martxan jartzeko lanetan dabil Elkartea. Asmoa bertso plaza eta kultura sustatzen jarraitzea da eta, nola ez, bertsolari eta bertsozaleei bertsoaz gozatzeko lekuak eskaintzen jarraitzea, besteak beste.