14 urtez azpiko Arabako bertsolari gaztetxoan XXVI. Eskolartekoa heldu da mugara
Idatzizko modalitatean Araba osoko 2500 haur ingurun taldeka bertsoak idazteko aukera izan zuten apirila eta maiatzean zehar. Maiatzean Lautada, Arabar Errioxa, Gasteiz, Aiaraldea, Gorbeialdea eta Mendialdean eskualdez eskualdeko topaketak burutu ziren, arrakastatsu eta beroak izan zirelarik, bat-bateko emanaldi eta guzti. Iraultza txiki bat izan dira bat-bateko emanaldiak eta horrela ikusi ahal izan genuen finalean ere. Metodologia berrikuntzak bat-batekora bultzatu ditu Arabako gaztetxoak.
Idatzizkoekin eman zitzaien hasiera goizari bi multzotan, 11:00etan lehen txanda eta 11:45 aldera bigarrena.
Giro beroa sortu zen eta gaztetxoek egindako bertsoez gozatzeko aukera izan zuten senitarteko eta lagunek. Txanda bakoitzaren ondoren aulkiak eta mikroak ongi desinfektatu eta bat-batekoen ordua heldu zen, bertan goia jo zuelarik Eskolartekoak.
Zalduondo, Agurain, Araia, Legutio, Aramaio, Zigoitia, Bastida, Kanpezu eta Gasteizko bertso-eskoletako neska-mutilak izan ziren mikrofono aurrera inprobisatzera atera ziren ausartak.
50 gaztetxo aritu ziren bat-batean bertso-eskolaka oholtzaratuz, talde baikoitza bere irakaslearen laguntzaz. Agurra kantatzera atera ziren gutxi batzuk, gai orokor baten inguruan emandako oinekin koplak egitera gehienak, ofizioka ere ausartu ziren koxkorrenak. Ordu eta laurdeneko saio bizi eta anitza eskaini ziguten bertan elkartutako guraso eta bertsozale guztien gozagarri.
Merezitako saria izango dute idatzizko sailkatuek eta bat-batean aritutakoek, Irailaren 12an Hontza Extrem abentura parkean egun pasa. Bertso-eskola eta ikastetxeetako ikasturtea gogotsu hartzeko berriz ere.
Hemen ekainaren 6ko bertsoak ikusgai:
IDATZIZKOAK:
BAT-BATEKOAK:
EGUNEKO ARGAZKIAK: