Arabako Batzar Orokorra, Aretan, urtarrilak 21
Larunbat honetan, Laudioko Areta auzoko kultur etxean urteroko Batzar Orokorra egingo du Arabako Bertsozale Elkarteak.. Ohi bezala, Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakariak emango dio hasiera batzarrari. Horren ostean 2016. urteari errepasoa egingo diogu, urteko memoria eta balantze ekonomikoa aurkeztuta.
Behin atzera begirakoarekin amaituta, aurrera begiratzeko txanda izango da eta urte honetarako esku artean ditugun egitasmoak eta erronkak ezagutuko ditugu. 2017rako egitasmoak sailez sail errepasatuko ditugu: transmisioa, sustapena, idazkaritza, ikerkuntza eta komunikazioa. Horren ostean, 2017ko aurrekontua aurkeztu eta bozkatu egingo da.
Batzarraren ondoren, bazkaria (15€) Aretako Tunel tabernan izango da. Izena emateko 675707971 edoaraba.sustapena@bertsozale.eus
Bazkal osteko bertso-saioan ondorengo bertsolari eta gai-jartzaileek parte hartuko dute:
Bertsolariak: Manex Agirre, Rikardo Gonzalez De Durana, Xabi Igoa, Asier Iriondo, Izar Mendiguren, Asier Otamendi, Felipe Zelaieta
Gai-jartzaileak: Nieves Del Alamo, Aintzane Irazusta, Oier Suarez, Marta Ugarte, Uxue Diaz de Cerio
Bazkal osteko saiora sarrera libre nahi duenarentzat.
Goizean, 11:30ean, Tunel tabernan bertan, Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztuko da. Tunel tabernan, orain dela 35 urte sortu zen Arabako lehenengo bertso-eskola, Aiaraldeko euskaldunez osatuta. Honen aitzakiaz, garai hartako 9-11 bertso-eskolako kide eta bertsolariak elkartuko dira.