Araba

Arabako bertso egonaldietan begirale edo zuzendari izateko deialdia zabaldu da

2020/02/20
Datozen hilabeteetan Araban burutuko diren bertso egonaldietan begirale edo zuzendari izena emateko epea zabaldu da otsailaren 28ra artean.

Izen emateko epea: otsailaren 28 baino lehen.

Nola eman izena: bete ezazu izen emateko fitxa (hemen klikatu eta fitxa deskarga dezakezu) eta bidali e–mailez: araba@bertsozale.eus helbidera.

Txandetako taldeak osatzea: Izen emate fitxak kontuan hartuta, Transmisio Batzordeak osatuko ditu txandetako lantaldeak.

Informazio gehiago: 945 010505 – 615790677

BERTSOZALETASUNA AISIALDIAN 2020

🦎Barnetegia: ESPEJO
Adina: 8-11 urte Lekua: Epejoko aterpetxea
(Aiaraldeko udal eta kuadrilaren eskaintzaren barruan)
Egunak: Apirilak 15, 16 eta 17
Partehartzaileak: Aiaraldeko haurrak

🐗Barnetegia MANURGA
Adina: 10-13 urte Lekua: Manurgako aterpetxea
(Gorbeialdeko haurrak, gasteizkoei ere zabaldua)
Egunak: Apirilak 15, 16 eta 17
Partehartzaileak: Gorbeialdeko haurrak

🦇ESKOLARTEKO BARNETEGIA- Elkar ezagutza-trebakuntza
Adina: 14-18 urte Lekua: Manurgako aterpetxea
Egunak: Apirilak 15, 16 eta 17
Partehartzaileak: Araba osoko gazteak, eskolartekoan parte hartuko dutenak

🐢BBG egonaldia ZUHATZA
Adina: 14-18 urte
Lekua: Eulateko aterpetxea
BBG lehiaketan eta eskolartekoan parte hartuko duten gazteen saria
Egunak: Irailaren 4, 5 eta 6an
Partehartzaileak: Arabako 14-18 urteko gazteak. BBG irabazleak