Apirilean hasiko da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa
2022/02/03
Arabako Bertsolari Txapelketaren XV. edizioa martxoan aurkeztuko da.
Urtarrilean hastekoa zen Txapelketak, baditu data berriak udaberriari begira.
Txapelketa martxoaren 19an aurkeztuko da eta jokoa bera apirilaren 1ean hasiko da Amurrion eta ekainaren 11n izango da finala Gasteizen.
4 fasetan banatuko da lehia, final zortzirenak 30 bertsolarirekin, final laurdenak 18rekin, finalerdiak 12rekin eta finala 6 bertsolarirekin.
Gai jartzen eta aurkezle lanetan 11 lagun arituko dira eta bertsolarien lanak epaitzen 6 lagun.