Araba

Apirilak 24, 25 eta 26ean bi bertso barnetegi antolatu ditu Arabako Bertsozale Elkarteak Gorbeialdea eta Aiaraldeko haurrentzat

2019/03/07
Oporraldian bertso giroan gozatu eta euskaraz sortuz ongi pasatzea izango da barnetegi hauen helburu nagusia Inguruko bertso-eskolaren laguntzaz gain, aisia eta astialdian eta bertso-munduan trebatutako begirale martxoso eta jatorrak izango dira gidari, eta ez da aspertzeko tarterik aurreikusten.

Azken urteetako tradizioari eutsiz, Aiaraldeko barnetegia Espejon izango da, 8 urtetik 11 urtera bitarteko haurrentzat. Gorbeialdekoa aldiz Gorbeia magalean bertan, Manurgan izango da,  10 urtetik 13 urtera bitarteko haurrentzat.

 

Aurreiz izen eatea martxoaren 14 baino lehen egin beharko da Aiaraldea eta Gorbeialdeko udaletan (Urduña, Amurrio, Laudio, Artziniega, Aiara, Izarra, Zuia, Zigoitia, Legutio, Aramaio eta Arrazua-Ubarrundia)

 

Udalerri hauetan erroldatu gabeko haurrek ere izango dute izena emateko aukera martxoaren 14tik martxoaren 21era plaza hutsik izatekotan

 

Epe hau amaituta onartutako parte hartzaileek ordainketa egin eta dokumentazioa entregatu beharko dute udaletan. bakoitzak dagokion udalerrian izena emateko fitxa beteta eta sinatuta eraman beharko du Apirilaren 7a baino lehen, bankuko ordainagiria eta haurraren osasun txartelaren fotokopiarekin batera.

 

Eskuorriak hemen deskargatu ditzakezue.

Aiaraldeko barnetegia.

Gorbeialdeko barnetegia.