Araba

Amurrion, OHOLTZAPETIK azkeneko kanporaketa

2016/05/02
Ostiral honetan, Amurrion, OHOLTZAPETIK egitasmoaren azken kanporaketa jokatuko da. Lau bertsolariek plaza formatuan kantatuko dute, eta entzuleek erabakiko dute nork kantatuko duen Legutioko finalean.

Maiatzaren 6an, Amurrioko Kultur Etxean, 20:30ean eta Oier Suarez gai-jartzailearen eskutik ondorengo bertsolariek kantatuko dute: Xabi IgoaSerapio LopezJuan Mari Juaristi eta Paula Amilburu.

Arabako 16 bertsolari parte hartzen ari dira OHOLTZAPETIK egitasmoan, lau saiotan banatuta. Saio bakoitzean kantatzen duten lau bertsolarien artean entzuleek erabakitzen dute nortzuk kantatuko duten azken saioan Legution, maiatzaren 13an.

Aurreko hiru kanporaketetan aukeratuak izan diren bertsolariak Izar Mendiguren, Oihane Perea eta Manex Agirre izan dira. Amurrion osatuko da Legution kantatuko duen laukotea.

Legutioko finalean ez da epailetzarik egongo, lau bertsolariek jaialdi formatuan kantatuko dute.

Egitasmoa jarraitzeko http://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/oholtzapetik2016

OHOLTZAPETIK, entzulea epaile