Amurrion hasiko da Oholtzapetik
2023/06/22
"Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile" 2023ko edizioa martxan jarriko da ekainaren 23an Amurrioko Juan Urrutia parkean.
Ostiralean, Amurrioko Juan Urrutia parkean, OHOLTZAPETIK egitasmoa abiatuko da.
Ekainaren 23an, Amurrion, 17:30ean. Bertan kantuan arituko diren bertsolariak Maddi Agirre, Danel Herrarte, Xabi Igoa, Izar Mendiguren, Iraide Onaindia eta Asier Otamendi. Gai jartzaile lanetan Uxue Diaz de Cerio izango da. Epailea berriz, entzulea.
Arabako 30 bertsolarik parte hartuko du OHOLTZAPETIK egitasmoan, bost saiotan banatuta. Bertaratzen diren entzuleek erabakitzen dute seikote nor izan den ondoen kantatzen aritu dena, zelebreen, xaloen...
Gainontzeko saioen berri hemen izango duzue.