Aitor Ugarte, Unai Anda eta Andere Arriolabengoak 2021eko Txapelketarako txartela lortu dute
Asteburu honetan, urtarrilean hastekoa den 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketarako lehen hiru kanporaketak jokatu dira Legutio, Dulantzi eta Zigoitin. Lau kanporaketa izango dira eta kantatuko duten bertsolarietatik 12 sailkatuko dira 2021eko txapelketarako. 2019ko txapelketako finalistak sailkatuta daude zuzenean. Lehen txartelak Aitor Ugarte, Unai Anda eta Andere Arriolagengoak eskuratu dituzte. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean pasako da eta gainontzeko 8ak puntuazioaren araberan.
Legutioko kanporaketan Lierni Altuna gai-jartzailearen eginduetara aritu ziren 6 bertsolariak. Aitor Ugarte zuzenean sailkatu da txapelketarako. Bertsolariek lortutako puntuazioak ondorengoak izan ziren: Aitor Ugarte 204 puntu, Felipe Zelaieta 173, Eli Zaldua 160, Ander Aranburu 158 puntu, Jon Ruiz de Pinedo 155,5 puntun eta Xabi Lasa 148,5 puntu.
Dulantzin jokatu zen bigarren kanporaketa, Eli Plazaola gai-emailearen esanetara. Unai Andak lortu zuen puntu gehien eta beraz txapelketara sailkatu da. Bertsolariek lortutako puntuak hauexek izan ziren: Unai Anda 168 puntu, Beñat Garaio puntu 164 puntu, Unai Bengoetxea 147 puntu, Danel Herrarte 145,5 puntu, eta Oier Arbina 145 puntu.
Zigoitin jokatu zen igandean kanporaketa, Oier Azkarragaren eskutik jaso zituzten gaiak. Andere Arriolabengoak lortu zuen puntu gehien eta beraz txapelketara sailkatu da. Bertsolariek lortutako puntuak hauexek izan ziren: Andere Arriolabengoa 182,5 puntu, Martin Abarrategi puntu 174 puntu, Manu Bendala 164,5 puntu, Unai Gomez 152,5 puntu eta Unai Mendibil 151,5 puntu.
Aste honetan burutuko da azken kanporaketa erabakigarria. Hurrengoa, urriak 31 ostirala, arratsaldeko 18:30ean Kanpozu Kultur Etxean, bertan erabakiko da 2021eko Aranbako bertsolari Txapelketako 18kotea.
Txapelketa 2021eko urtarrilean hasiko da eta martxoan amaitu.
Kanporaketen jarraipena hemen klik eginez izango duzue: