Ærrimatu gara aurtengoz
2022koa "Ærrimatu Arabako bertsolariak herriz herri" egitasmoaren bigarren edizioa izan da, Arabako Foru Aldundiaren babespean sorturiko ekimena. Hiru geltoki izan ditu aurtengok Murgia, Laudio eta Kanpezu. Arabar bertsolari eta gai jartzaileen sormenaz gozatzeko hiru zita.
Murgildurik gauden udazkeneko hotzak heldu orduko, dozenaka lagun izan dira saioak barnealdeko epelean entzuteko parada izan dutenak.
Azaroaren 13an hasi zen lehenik aurtengo ibilbidea Murgian, bertan Peru Abarrategi, Manex Agirre, Eukene De los Aires eta Eli Zaldua aritu ziren kantari Olatz Santocildesen gidaritzapean. Azaroaren 26an Laudion izan zen bigarren geldialdia Irati Anda, Danel Herrarte, Serapio Lopez eta Ekaitz Samaniego aritu ziren Uxue Diaz de Cerio gai jartzailearen aginduetara. Eta azken geltokia azaroaren 27an Kanpezun izan zen, bertan Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Maddi Agirre eta Iñaki Viñaspre aritu ziren Eli Plazaolaren esanetara.
Beste urte batez bukatutzat ematen dugu "Ærrimatu Arabako bertsolariak herriz herri" egitasmoaren bigarren edizio hau. Arabako bertsolaritzaren plazer ttipiak.