Badator Ærrimatu

2022/11/09
Aurtengo udazkenean ere Ærrimatu egitasmoa martxan jarriko dugu, hiru saio burutuko dira Arabako hiru herri ezberdinetan.

Igandean emango zaio hasiera Arabako Aldundiak babesturiko egitasmo honen bigarren edizioari: "Ærrimatu Arabako bertsolariak herriz herri". Oholtzako saiok izango dira, lau bertsolari eta gai jartzaile arabarrekin. 

Lehen saioa igande honetan burutuko da, azaroaren 13an, Zuiako gaztetxean, Murgian. Kantuan Peru Abarrategi, Manex Agirre, Eukene De los Aires eta Eli Zaldua. Gai jartzaile lanetan Olatz Santocildes arituko da.

Bigarren saioa azaroaren 26an izango da, Laudioko Aiaraldeko Ekintzen Faktorian arratsaldeko 20:30ean. Bertan Irati Anda, Danel Herrarte, Serapio Lopez eta Ekaitz Samaniego arituko dira kantuan eta Uxue Diaz de Cerio gai jartzaile lanetan. 

Kanpezun izango da hirugarren eta azken saioa, azaroaren 27an, 12:30ean Kultur Etxean. Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Maddi Agirre eta Iñaki Viñaspre ariko dira bertsotan Eli Plazaolaren gidaritzapean. 

Saioen jarraipena eta argazkiak hemen.