Araba

2019ko Arabako txapelketa osatuko duten kanporaketak urriaren 20an hasiko dira

2018/10/09
2019ko Arabako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko 5 kanporaketa jokatuko dira: Maeztun, Izorian, Bastidan, Agurainen eta Murgian. 13 bertsolari sailkatuko dira otsailean hasiko den txapelketarako.

2019ko Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dute, 27k izena eman dute eta urrian jokatuko diren 5 kanporaketan 13 bertsolari sailkatuko dira, 2017ko txapelketako finalistak zuzenean sailkatuta daude.

2017ko txapelketaren sailkapenaren arabera osatu dira kanporaketetako saioak. Eta 2015eko txapelketan parte hartu ez zuten bertsolariak sailkapenaren bukaeran kokatu dira, hurrenkera alfabetikoaren.

Kanporaketetan, saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da 2017ko txapelketarako eta gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. 2017ko txapelketako 5 finalistek izena eman dute 2019ko txapelketan parte hartzeko, beraz, 13 bertsolari sailkatuko dira. Orotara, 18 bertsolariko taldea osatuko dute 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketan.

5 kanporaketak 5 egunetan banatuta Maeztu, Izoria, Bastida, Agurain eta Murgian jokatuko dira.

1.kanporaketa, MAEZTU, urriak 20, larunbata, 17:30,  Aitor Ugarte. Gai-jartzailea: Oier Suarez

2.kanporaketa, IZORIA, urriak 21, igandea, 17:30,  Paula Amilburu, Asier Rubio, Irati Anda,
Unai Bengoetxea, Mikel Martin eta Markel Yoller.  Gai-jartzailea: Lierni Altuna

3.kanporaketa, BASTIDA, urriak 26, ostirala, 20:00, Jon Ruiz de Pinedo, Xabier Antia, . Gai-jartzailea: Eli Plazaola

4.kanporaketa, AGURAIN, urriak 27, larunbata, 17:30,Peru Abarrategi, Jagoba Apaolaza, Oier Arbina, Ainhoa Comas, Aitor Najera eta Iñaki Viñaspre. Gai-jartzailea: Etxaun Otaño

5.kanporaketa, MURGIA, urriak 28, igandea, 17:30, Felipe Zelaieta, Martin Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Beñat Garaio. Gai-jartzailea: Aitana Iradier

10 bertso puntuagarri izango dituzte bertsolariek, ondorengoak:
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean.

Parte hartzaileen biografiak, sailkapena, saioak... hemen aurkituko dituzu