Absolbitu egin dituzte Iker Pastor eta Jagoba Apaolaza
2014/03/14
Epaileek absolbitu egin dituzte.
2012ko ekainaren 30ean, egin zen preso eta iheslarien senideen omenezko kalejiran bertsoak kantatzeagatik epaitu zituzten martxoaren 24an Madrilgo Auzitegi Nazionalean kalejira horretan parte hartu zuten Iker Pastor eta Jagoba Apaolaza bertsolariak eta beste 11 gasteiztarrekin.
ETA goratzea leporatuta epaitu zituzten Auzitegi Nazionalean. Urte eta erdiko zigorra eskatu zuen fiskalak. Akusazioak —Dignidad y Justiciak—, berriz, urte eta zortzina hilabeteko zigorra. Epaileek, ordea, absolbitu egin dituzte.