Araba

Abian da Arabako bertsolari gaztetxoen eskolartekoa

2013/05/13
Ostiralean, maiatzaren 10ean, abiatu zen arabako bertsolari gaztetxoen eskolartekoa, Gasteizko Armentia ikastolan. Biharamunean, maiatzaren 11n, Zaduondoko Lazarraga jauregian izan zen Lautadako bertso-eskolen eskolarteko topaketa eta festa eguna. Datorren asteburuan izango da azken topaketa Aramaion eta Araba osoko eskolarteko festa ekainaren 1ean izango da Legution.

Ostiralean, maiatzak 10a abiatu zen arabako bertsolari gaztetxoen eskolartekoa, Gasteizko Armentia ikastolan. Bertan Bertxilika Armentia ikastolako bertso-eskolako, Xagumendi bertso-eskolako eta Alde zaharreko bertso-eskolako haurrak aritu ziren bertso-sortak eta bat-bateko bertsoak kantatzen. 40tik gora haur aritu ziren oholtza gainean. Horien ondoren gazteen eskolarteko lehen kanporaketa jokatu zen, Gasteizko eta Murgiako bertso-eskolen parte hartzearekin. Iñaki Tena eta Maialen Arrausi gasteiztarrek lortu zuten finalerako txartela.

Biharamunean, maiatzaren 11an Zaduondoko Lazarraga jauregian izan genuen Arabako Lautadako bertso-eskolen eskolarteko topaketa eta festa eguna. Arratsaldeko 17:30ean Jauregiko Ekitaldi areto dotorean Zalduondoko bertso-eskolako eta Aguraingo bertso-eskolako haurrek bertso sorta musikatua eta bat-bateko bertsoak eskaini zituzten entzuleen txalo beroen artean. Txikien emanaldia amaitutakoan merienda goxoa eta talde argazkia atera zuten beratutako haur, gazte, heldu eta guraso guztiek elkarrekin. Ondoren gazteen bat-bateko kanporaketaren txanda izan zen. Arabako eskolarteko finalerako txartela eskuratu zuten txikien taldeak eta baita puntu gehien bildu zituzten bi gazteek ere: Egoitz Iradier Zalduondoarrak eta Jon Unai Aspe Aguraindarrak.

Datorren asteburuan izango da azken topaketa Aramaion. Bertan legutioko eta Aramaioko bertso-eskolen txanda izango da.
Arabako eskolarteko festa ekainaren 1ean izango da Legution, goiz eta arratsaldez.

Lautadako eskolartekoa Zalduondon izan da aurten