Arabar ikasle gaztetxoek hegoak eman dizkiote bertso ikasturteari
Arabako haur, gaztetxoak, gazte eta helduak bertsoaren inprobisazioarekin ahozkotasuna lantzen ariko dira.
LEHEN HEZKUNTZAN
Urtero lez irailaren amaierarekin hasiera eman zaio Arabako eskualdez-eskualde, herriz-herri, ikastetxez-ikastetxe eta gelaz-gela bertsoaren sorkuntzarekin gozatzeko martxan jarritako proiektuari, Gu ere Bertsotan, bertsolaritza ikastetxean. 49 ikastetxetan, 120 taldetan eta 5. eta 6. mailetako 2500 bat ikaslek hamabostean behin, hemendik eta maiatzera bitartean bertsolaritza landuko dute ikastordutan. Unai Mendibil, Oihane Perea, Aitor Najera, Peru Abarrategi eta Uxue Diaz de Cerio ibiliko dira taldez-talde errima eta doinuak lantzen.
Beste ikasmailatan edota tailer laburrak jasoko dituzte Aitor Najeraren eskutik beste hainbait ikaslek. Zuenean tailerren bat egitea gustatuko balitzaizueke hemen duzue izena emateko linka eta jarriko da Arabako Bertsozale Elkartea zuekin harremanetan.
BIGARREN HEZKUNTZAN
Bigarren Hezkuntzan Bertso Bizi Gazte tailerrak lantzen hasiko dira urritik maiatzera bitartean ikastordutan, ikasmaila hauetan berriz ere bertsoarekin igurtzia egiteko ikastaroak dira, bertso saio batekin amaitzen direnak. Jardun horretan ariko dira Markel Yoller, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aner Peritz eta Asier Rubio lurraldeko 16 bat institututan, 80 bat talde eta 1600 bat ikaslerekin. Zuenean ere tailerrak eta saio egitea nahiko bazenute hemen duzue izena emateko linka eta jarriko da Arabako Bertsozale Elkartea zuekin harremanetan.
BESTSO ESKOLAK
Bertso Eskolan izena eman nahi baduzu, adi laster jakinaraziko dira herri eta talde ezberdinetako aurkezpen egunak.
EMAN IZENA
Ikasturtean zehar ikastetxe bateko arduraduna bazara eta ikasturtean zehar bertsolaritza tailerrak ikastordutan emateko interesa baduzu eman izen hemen:
Gu ere Bertsoan, Lehen Hezkuntzako tailerretan
Bertso Bizi Gazte, Bigarren Hezkuntzako tailerretan
Irrikitan bazaude link honetan eman dezakezu izena. Eman izena bertso-eskolan!