Araba

Abenduan zehar burutuko da 2024ko Ærrimatu bertso egitasmoa

2024/12/10
Ærrimatu, 12 bertsolari, 3 gai jartzaile, 3 eskualde arabarretako 3 udalerritan, Eskuernaga, Langraiz eta Izarran.

Atzo prentsaurrekoan aurkeztu zen Arabako Aldundiak babesturiko egitasmo honen laugarren edizioa, "Ærrimatu Arabako bertsolariak herriz herri". Arabako Foru  Aldundiko Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak eta Arabako Bertsozale Elkarteko Uxue Diaz de Cerio Aizpeolea eta Irati Anda Villanuevak hartu zuten hitza aurkezpenean.

Aurtengo abenduan ere Ærrimatu egitasmoa martxan jarriko da, hiru saio burutuko dira Arabako hiru herri ezberdinetan. Oholtzako saiok izango dira, saio bakoitzean launa bertsolari eta gai jartzaile arabarrekin. Saioen helburua gozatzea da, eta ez da irabazlerik izendatuko.

Lehen saioa igande honetan burutuko da, abenduaren 15ean, Eskuernagako Kultur Etxean eta bertan bertan Hegoi Amabizka, Iñaki Viñaspre, Orlando Arreitunandia eta Paula Amilburu ariko dira Irati Andaren gidaritzapean.  

Bigarren saioa abenduaren 15ean bertan izango d, 18:30ean Langraizko Gizarte Etxean azaroaren 26an izango da, bertsotan Irati Anda, Martin Abarrategi, Oihane Perea eta Xabi Antia arituko dira, gai-jartzaile lanetan berriz Uxue Diaz de Cerio.

Aurtengo azken saioa Izarran izango da abenduaren 28an, 19etan Kultur Etxean, kantuan Aitor Ugarte, Ali Zaldua, Peru Abarrategi eta Unai Anda ariko dira Marta Ugarteren agindupean. 

Saioen jarraipena eta argazkiak hemen.