2024 urteko azken Altxa Kopla Hori! Gasteizen izango da ostiralean Izaskun Arrue Kulturgunean
2017an hasitako ekimenak 5. edizioa burutu du aurtengoan, 2024 uda eta udazkenean zehar 4 saio antolatu dira herri ezberdinetan eta azkena Gasteizen.
Kopla doinuetan kantatzen dute bertsolariek. Denera Arabako 16 bertsolarik, 4 gai jartzailek eta 2 musikarik parte hartu dute. Ekainaren amaieran ekin zitzaion koplakako bideari lehen geldiunea Murgian, abuztuan Artziniegan, irailean Agurainen eta ostilarekin batera amaituko da aurtengoz ibilbidea Gasteizen, Izaskun Arrue Kulturgunean (IAK).
IAKn 20etan izango da zita, arratsaldeko 20:30ean eta bertan kantari arituko dira Andere Arriolabengoa, Xabi Igoa, Izar Mendiguren eta Maddi Aguirre, Uxue Diaz de Cerioren gidaritzapean. Sarrerak ondorengo linkean eskura daitezke.
Egin jarraipena hemen ALTXA KOPLA HORI! 2024