Araba

2024arekin batera amaitu da Izarran Ærrimatu

2025/01/03
Izarrako Kultur etxean ospatu zen azken Ærrimatu inuxente egunarekin.

"Ærrimatu Arabako bertsolariak herriz herri" egitasmoaren 4. edizioan hiru saio burutu dira Arabako hiru herritan, azkena Izarran abenduaren 28an. 

Arabako Foru Aldundiaren babesarekin burututako ekimena da hau. Hiru saio izan ditu aurtengoak Eskuernaga, Langraiz eta Izarran. Arabar bertsolari eta gai jartzaileen sormenaz gozatzeko hiru saio izan dira. 

Abenduaren 15ean izan ziren lehen  bi saioak, Eskuernagan Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu, Hegoi Amabizka eta Orlando Arreitunandia aritu ziren Irati Andaren agindupean. Langraizko saioan Oihane Perea, Martin Abarrategi, Irati Anda eta Xabi Antia aritu ziren kantuan Uxue Diaz de Cerioren gidaritzapean.

Eta Izarrako azken saioan kantari Peru Abarrategi, Eli Zaldua, Aitor Ugarte eta Unai Anda ibili ziren Marta Ugarte gai jartzailearen gaiei erantzunez. Gai serio zein umoretsuak tartekatu ziren eta goia joz amaitu zuen saioak publikoaren algara artean. 

Beraz, laugarrenez amaitu da ekimena, datorren urtean arrimatzen eta errimatzen jarraituko dugu. 

Saioen jarraipena eta argazkiak hemen.