Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolarteko finala izango da larunbatean
Arutengo Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak 28 urte bete ditu. 12 gaztetxo aritu dira kantuan bi kanporaketatan, Gasteizen izan dira biak. Bigarren kanporaketa Kanpezun jokatzekoa bazen ere azken uneko ezuste batek maiatzaren 17ra atzeratu zuen saioa.
Maiatzaren 4an Gasteizko gaztetxean lehen geltokia, 25 bat lagun gerturatu ziren gazteen bertsoaldiez disfrutatzera. Irati Martinezen aginduetara aritu ziren 6 gazteak, saio alai eta dibertigarria izan zen. Finalerako txartela Hegoi Amabizkak, Iraide Onaindiak eta Maddi Agirrek eraman zuten.
Maiatzaren 17an, maiatzaren 12ko Kanpezuko saioa bertan behera geratu zelako Gasteizko Amaia zentroan burutu zen bigarren zitan. 20 lagun inguru batu ziren bertan, 6 bertsolari gazteek eskaintzeko zeukatenaz gozatu asmoz. Janireren agirnduetara aritu ziren bertso ale ederrez saio josi bazuten ere hiruk bakarrik zuten finalerako pasea lortzeko aukera, hauek: Eukene De los Aires, Gari Arexolaleiba eta Sabin Abarrategi.
Beraz, larunbatean hilak 20, jokatuko da Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolarteko XXVIII. finala Aramaiko Kultur Etxean arratsaldeko 19:30ean. Kantatuko duten bertsolariak hauek izango dira: Aramaioko Iraide Oinaindia, Sabin Abarrategi eta Gari Arexolaleiba eta Gasteizko Eukene de los Aires, Maddi Agirre eta Hegoi Amabizka. Gainera bertan erabakiko dira ekainaren 3an jokatuko den Euskal Herriko eskolarteko txapelketan arituko diren bi arabarrak, txapelduna eta txapeldunordea.