2021eko Arabako Bertsolari Txapelketako 18kotea osatua dago
Asteburu honetan, 2021eko Txapelketako bertsolariak definitzeko azken kanporaketa jokatu da, Kanpezuko Kultur Etxean. Honenbestez, erabakita geratu da urtarrielan hasiko den txapelketan jokatuko duten 18kotea. Lau kanporaketa hauetatik 12 bertsolari sailkatuko dira 2021eko txapelketara. 2019ko txapelketako finalistak sailkatuta daude zuzenean.
Kanpezuko kanporaketan, Arantxa Sobrino gai-jartzailearen eginduetara aritu ziren 6 bertsolariak. Rikardo Gonzalez de Duranak lortu zuen txapelketarako txartel zuzena. Hauxek izan ziren bertsolariek lortutako puntuazioak: Rikardo Gonzalez de Durana 172,5 puntu, Irati Anda 161,5 puntu, Xabier Antia 158 puntu, Aitor Najera 148 puntu eta Mikel Martin 144 puntu. Aroa Arrizubieta 2019ko finalista izateagatik zuzenean sailkatua dago, saioa osatzeko aritu zen saio honetan kantuan.
Kanpezuko kanporaketak itxi du sailkapena eta honenbestez erabakita geratu da 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketako 18kotea. Jarrain ageri direnak:
1.Iñaki Viñaspre (2019ko txapelduna)
2. Manex Agirre (2019ko finalista)
3. Xabi Igoa (2019ko finalista)
4. Oihane Perea (2019ko finalista)
5. Peru Abarrategi (2019ko finalista)
6. Aroa Arrizubieta (2019ko finalista)
7. Aitor Ugarte, 204 puntu (1.kanporaketako irabazlea)
8. Unai Anda, 168 puntu (2.kanporaketako irabazlea)
9. Andere Arriolabengoa, 182,5 puntu (3.kanporaketako irabazlea)
10. Rikardo Gonzalez de Durana, 172,5 puntu (4.kanporaketako irabazlea)
11. Martin Abarrategi, 174 puntu
12. Felipe Zelaieta, 173 puntu
13. Manu Bendala, 164,5 puntu
14. Beñat Garaio, 164 puntu
15. Irati Anda 161,5 puntu
16. Eli Zaldua, 160 puntu
17. Xabier Antia 158 puntu
18. Ander Aranburu, 158 puntu
Guztira 18 bertsolari izango dira. 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilean aurkeztukoa da.
Kanporaketak, argazkiak, sailkapena... hemen