2020ko Oholtzapetik amaitu da
Araian burutu zen ostiralean, OHOLTZAPETIK egitasmoko irabazlerik gabeko finala. Bertso saioaren eremua bete iragan zen saioa. Gai ezberdinak jorratzeko aukera izan zuten aurreko jardunaldietan txalo zaparrada handiena jasotako lau finalistek, Xabi Igoa Felipe Zelaieta, Peru Abarrategi eta Oihane Pereak, Aintzane Irazusta gai emailearen eskutik. Esan bezala, saioan gehien txalotutako irabazlerik izendatzekoa ez bazen ere, bertaratutako publikoak txalo zaparrada luze eta entzutetsua eskeini zietan oholtzarik ezean, oholtzapetik, kantari aritu zen laukoteari.
Kontestu berezian bizi izan da edizio hau, astetik astera aldatzen joan diren babes neurriekin, persona arteko distantzian, gelak, maskarak... Baina izugarria izan da bertaratutako bertsozaleen jarrera eta egitasmoa babestu dute Udalen babes eta laguntza. Beste behin, bertsolaritza, euskarazko kultur eta sormen jardun modura, elkarrekin gozatzeko parada izan dugu.
Honebestez Oholtzapetik hurrengo ediziora artean agurtu zitzaigun Araian.