Araba

2019ko Arabako bertsolari Txapelketan arituko den 18kotea erabakita dago

2018/10/28
Otsailean hasiera emango zaion 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa jokatuko duten bertsolariak erabakita geratu dira. Zuzenean sailkatutako 2017ko 5 finalistak eta kanporaketetan sailkatu diren lehen 13ak, denera 18 bertsolari.

Azken asteburu honetan, 2019ko Txapelketako bertsolariak definitzeko azken hiru kanporaketak jokatu dira, Bastida, Agurain eta Murgian. Honenbestez, erabakita geratu da otsaileko txapelketa jokatuko duten 18kotea. Bost kanporaketa  hauetatik 13 bertsolari sailkatuko dira 2019ko txapelketara. 2017ko txapelketako finalistak sailkatuta daude zuzenean.

Bastidako kanporaketan, Eli Plazaola gai-jartzailearen eginduetara aritu ziren 6 bertsolariak. Rikardo Gonzalez de Duranak lortu zuen txapelketarako txartel zuzena. Hauxek izan ziren bertsolariek lortutako puntuazioak: Rikardo Gonzalez de Durana 178 puntu, Jon Ruiz de Pinedo 152,5 puntu, Unai Mendibil 146 puntu, Xabi Antia 129,5 puntu eta Iñaki Cabeza 129,5 puntu.

4. kanporaketa Agurainen burutu zen, Etxaun Otañok jarritako gaiei erantzunez aritu ziren 6 bertsolariak. Peru Abarrategi, kanporaketako irabazlea, zuzenean pasako da txapelketan jokatzera. Jarraian ageri dira bertsolarien puntuazioa: Peru Abarrategi 179 puntu, Ainhoa Comas 172 puntu, Oier Arbina 142 puntu eta Aitor Najera 132,5 puntu. Jagoba Apaolaza baja izan zen saio honetan eta Oihane Pereak ordezkatu zuen puntuatu gabe. Iñaki Viñaspre

Eta azkenik, Murgian jokatutako bosgarren eta azken kanporaketan, Aitana Iradier gai emailearen esanetara izan ziren bertsolariak. Aroa Arrizubieta izan zen kanporaketako garaile eta beraz txapelketako 18kotea zuzenean osatuko duena. Bertsolariek lortutako puntuazioak ondorengoak izan ziren:  Aroa Arrizubieta 177 puntu, Beñat Garaio 166 puntu, Felipe Zelaieta 161 puntu, Martin Abarrategi 147,5 puntu, eta Xabi Rico 141 puntu. Serapio Lopez

Murgiako kanporaketak itxi du sailkapena eta honenbestez erabakita geratu da 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako 18kotea. Jarrain ageri direnak:

2017ko 5 finalistak:
Oihane Perea

Manex Agirre

Xabi Igoa

Iñaki Viñaspre

Serapio Lopez

Eta kanporaketetan sailkatutako ondorengo 13 hauek:

1. Andere Arriolabengoa 165 puntu (1. kanporaketako irabazlea)

2. Irati Anda 169 puntu (2. kanporaketako irabazlea)

3. Rikardo Gonzalez de Durana 178 puntu (3. kanporaketako irabazlea)

4. Peru Abarrategi 179 puntu (4.kanporaketako irabazlea)

5. Aroa Arrizubieta 177 puntu (5.kanporaketako irabazlea)

6. Ainhoa Comas 172 puntu

7. Beñat Garaio 166 puntu

8. Aitor Ugarte 161 puntu

9. Felipe Zelaieta 161 puntu

10. Unai Anda 160 puntu

11. Izar Mendiguren 158 puntu

12. Paula Amilburu 157 puntu

13. Manu Bendala 154,5 puntu


Guztira 18 bertsolari izango dira. 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa otsailaren 2an aurkeztuko da, eta finala martxoaren 30ean jokatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian.

Kanporaketak, argazkiak, sailkapena... hemen