2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa
Berrituta etorriko da 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa.
Talde Antolatzailea osatu da eta diseinatzen hasi da 2015eko Txapelketa. Motzean ezaugarri hauek edukiko ditu:
- egitura txikiagoa: bertsolari gutxiagok parte hartuko dute
- parte hartzeko 18 urte bete behar da urte horretan
- bertso gehiago kantatu behar dira saio bakoitzean
- sailkatzeko egitura berria
- zutik kantatu behar da saio guztietan
Honen ondorioz, aurtengo irailaren bukaeran eta urriaren hasieran 2015eko Txapelketan parte hartzeko aurre-kanporaketa batean kantatu beharko dute Txapelketan parte hartu nahi duten bertsolariek, 2013ko finalistek salbu.
Aurre-kanporaketak data hauetan izango dira:
Irailak 27, larunbata 16:30 1.Aurre-kanporaketa, 18:00 2.Aurre-kanporaketa
Urriak 4, larunbata 16:30 3.Aurre-kanporaketa,18:00 4.Aurre-kanporaketa
Urriak 11, larunbata 16:30 5.Aurre-kanporaketa, 18:00 6.Aurre-kanporaketa
Txapelketa urtarrilean hasiko da eta Aste Santu aurretik bukatuko da.