2015eko Arabako Bertso-eskolarteakoa martxan
2000. urtetik urtero egin den bezala, abian da “Arabako bertso eskolarteko”. Bi maila bereiziko ditugu, 14 urtetik beherakoak eta 14tik 18 urtera artekoak . 14 urtetik beherakoak taldeka arituko dira bat-batean eta 14tik 18 urtera bitartekoak, berriz, bakarka. Bertso-eskoletako kide guztiek parte har dezaten bi modalitate ere egongo dira, bertso jarriena eta bat-batekoa.
Arabako 4 eskualdetako, 8 herritako 9 bertso-eskola izango dira aurtengo eskolarteko protagonistak. Guztira 7 urtetik 18 urtera bitarteko 70 ikasle inguruk hartuko du parte, 52 haur eta 18 gaztek. Hauek dira parte hartuko duten Arabako bertso-eskolak:
- Legutioko bertso-eskola. haurrak
- Aramaioko bertso-eskola. Haur eta gazteak
- Laudioko bertso-eskola. Haurrak
- Murgiako bertso-eskola. Gazteak
- Bertxilika, Armentia ikastolako bertso-eskola. Haurrak
- Gasteizko bertso-eskola. Gazteak.
- Zalduondoko bertso-eskola. Haur eta gazteak
- Aguraingo bertso-eskola. Haurrak
- Kanpezuko bertso-eskola. Haur eta gazteak
Datak hauexek izango dira:
- maiatzak 8, ostiralean, Gasteizko Armentia Ikastolan, 17:30ean
- maiatzak 9, larunbatean, Aramaion, Santinan, 17:00etan
- maiatzak 16, larunbatean, Zalduondon, Lazarraga Jauregian, 17:00etan
Haurren sailak ez du lehiarik izango. Topaketa izango dira eta talde bakoitzak prestatutako bertso sorta egin eta ariketa batzuetan inprobisatzeko aukera izango du inguru hurbileko beste bertso-eskoletako haurrekin batera.
Gazteen sailean Gasteizen, Zalduondon eta Aramaion izango diren kanporaketetan bat-batean jardungo dira 18 gazte, eta 6 bertsolari sailkatuko dira Kanpezuko finalera.
Maiatzaren 23an egun osoko festa egitaraua egongo da. Goizean haurren eskolarteko topaketa, herri guztietako bertso-eskoletako haurren bertso-sortak, eta gazteen finala izango dira. Jarraian bazkari herrikoia eta dantza plaza JOTAFA# txarangarekin.
Hemen aurkituko duzu Arabako Eskolartekoari buruzko informazio gehiago http://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/arabako-bertso-eskolartekoa