Araba

14tik beherakoen finalarekin amaituta aurtengo Arabako Eskolartekoa

2024/06/05
Zigotin amaitu zen aurtengo Eskolartekoa larunbatarekin. 14 urtetik beherako gaztetxoen eskualdekako topaketak burutu ostean, gaztetxo batzuk Arabako topaketa finalean elkartzeko aukera izan zuten ekaineko lehen egunean.

14 urtetik beherako gaztetxoen Eskolartekoa Zigoitiko Bengolarra kiroldegian amaitu zen ekainaren 1ean. Bi modalitate ezberdinetako sortzaileak elkartu ziren bertan, batetik Arabako ikastetxe denetan proposatutako lanari idatziz erantzundakoak eta bertan inprobisazio lanetan aritu zirenak bestetik.

Azken hilabeteetan egindako lanari amaiera eman zaio modu honetan.

BERTSO IDATZIAK

Arabako eskualde, ikastetxe zein bertso eskola ezberdinetako 2800 bat ikaslek gelan talde txikitan inprobisatutakoak idatziz jasotako lanak batu zituzten Arabako Bertsozale Elkarteko irakasleek eta taldetxo batzuk eskualdeko topaketetan beraien lanak kantatzeko aukera izan zuten, ondoren topaketetan parte hartutako batzuk Arabako topaketa finalean kantatzeko aukera izan zuten, finalean 23 taldetxo aritu ziren, denera 85 lagun.  

Hamalau urtetik beherako gaztetxoek gelan 3-6 lagun arteko talde txikitan, proposatutako hiru gaiei erantzun behar izan zioten 4 kopla edo bi bertso sortuaz, hauek ziren aukera gaiak: 

1. Tik-tok-errak zarete, nolako edukia sareratzen duzue?nolakoak dira zuen bideoak?
2. Ikerlariak zarete, denbora luzean lan egin ondoren zerbait garrantzitsua aurkitu duzue, jende aurrean aurkezteko ordua da.
3. Lagunekin abandonatutako herri batera bizitzera joatea erabaki duzue, nolakoa izango da zuen herri berria? Zer eraikiko duzue? Nola biziko zarete?
INPROBISATUAK
Arabako bertso eskoletako zein ikasteetxeetako ikasleei topaketetan bat-batean aritzeko aukera luzatu zitzaien banaka edo  binaka. Behin eskualdeko topaketan hartu ezkero Zigoitiko topaketa finalean parte hartzeko aukera luzatu zitzaien, baina kasu honetan banaka aritu ziren animatutako 55 lagunak.   

Beraz, maiatzean zehar eskualdez eskualde izan dira hainbat topaketa, idatzizkoen sari banaketak eta bat-bateko dozenaka erakustaldi. Saio arinak eta jendetsuak izan dira denak. 

Eta beraz finalean bertso jarriak nahiz inprobisatzen aritutakoak Hontza Xtremera joango dira irailaren 7an.