Igandean izango da Arabako Bertsozale Elkarteko Batzar Orokorra
Arabako Bertsozale Elkarteak urteroko Batzar Orokorra igande honetan egingo du Baranbioko Txokoan. Elkarteko lehendakari Ekaitz Elorriagak emango dio hasiera ekitaldiari eta ondoren 2023ak emandakoen errepasoari ekingo diote sailez sail.
Behin 2023a agurtuta 2024ari nola heldu nahi dioten kontatuko dute Elkarteko zuzendaritza kideek, kargudun eta sailetako ordezkariek. Urteari jarri nahi dizkioten helburu eta jomugen errepasoa aurkeztuko dute. Amaitzeko galderen tartea izango da.
Ondoren, bazkaria izango da Txokoan bertan. Eta eguna amaitzeko Bertxoko sariketako 2.kanporaketako burutuko da. Bertxoko sariketako saiora sarrera libre nahi duenarentzat.
Goizean, batzarraren aurretik, 2024ko Arabako Bertxolari Txapelketa aurkeztuko dute parte hartzaile eta Elkarteko arduradunek.