Zuhatzako Bertso Udalekuetara Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus datoz
2013/08/28
50 haur eta 5 begirale ari dira Zuhatzako txandaz gozatzen astelehen honetatik ostiralera arte. Ur ekintzek eta bertsolaritzari lotutako jolasek betetzen dute eguna. Ostegunean Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus etorriko dira lakura, haurrek prestatutako frogekin bertsotan egitera.
Gaur, asteazkena, Oskar Estangarekin ari dira kantagintza lantzen. Euren kantua sortuko dute haurrek eta begiraleek, eta gauean emanaldi berezia izango dute.
Begirale taldea Galder Bilbao, Itxaso Paia, Edurne Errea, Maddi Gallastegi eta Mikel Xabier Juanizek osatzen dute.
Uda honetan bertso-udalekuetako 8 txandatan grabatutako kantuak eta irudi muntaiak webgunean jarriko ditugu urrirako.