Zizurkilgo Otañotarrak, Hitzetik Hortzera

2021/10/21
Aste honetako programan, Plazida Otaño eta Pedro Mari Otaño lehengusuak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Horretarako, Oihana Iguaran bertsolariarekin eta Patxi Bisquert zinemagile eta aktorearekin elkartuko gara Zizurkilgo liburutegian, esku artean dituzten proiektuak ezagutzeko. Hitzetik Hortzera: larunbatean, ETB1en.

Zizurkilgo Otaño familiak izen handiak eman dizkio bertsolaritzari eta gaur egun ere haiei eskainitako kultur sorkuntzak daude martxan. Oihana Iguaran bertsolariak eta idazleak, eta Maria Altuna ilustratzaileak Plazida, Oihartzunaren plaza izeneko liburu ilustratua argitaratuko dute azaroan, Plazida Otaño bertsolariari buruzkoa.

Patxi Bisquert zinemagile eta aktoreak hainbat urte daramatza Pello Mari Otañori buruzko film bat egin nahian: Ombuaren itzala. Plazidaren lehengusua zen Pello Mari, bertsolaria eta idazlea, bere bertsopaper landuengatik egin ezaguna. Haren ideiek, bertsoek eta izaerak erabat liluratu zuten Patxi, eta azken urtean proiektu hau aurrera ateratzeko finantzazio eta babesa lortzen ari da auzolanaren bitartez.

Biekin elkartuko gara aste honetako Hitzetik Hortzeran.

Hitzetik Hortzera 7_Oihana Iguaran

Zumaiatik Ordiziara

Urriaren hasieran, Zumaiena ikastetxean izan zen bertso jaialdiko bertsoak eskaintzeaz gain, aurtengo Kilometroak ospatzeko antolatutako Ordiziako kultur jaialdia ere ekarriko dugu aste honetan; bertso trama horretan gai-jartzaileak irakasle papera hartu zuen, eta bertsolariek ikasleena.

Lizartzan bizi den Nagore Esnaolaren Bertsoaldi Kuttunak 2015ko Nafarroako Txapelketako finalera eramango gaitu: Julio Sotok haren anaiari eskainitako azken agur hunkigarria gogoratuko dugu berarekin.

Ez galdu Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Patxi Bisquertekin elkartu da Eider.