Zer jaso dezake bertsolaritzak literaturatik?

2015/02/19
Galdera horri erantzun asmoz literatura gaia jorratuko du Hitzetik Hortzerak igande honetako programan. Horrez gain, Mutiloan, Lierni auzoan, urtero egiten den bertso afarian ere izan dira Hitzetik Hortzerako kideak.

Literatura gaia jorratuko du Hitzetik Hortzerak igande honetako programan.

Zer jaso dezake bertsolaritzak literaturatik?

Ideia horren haritik Gasteizen grabatutako bertso saio berezi baten laburpena azalduko da. Bertan Eider Rodriguez idazleak osatutako ipuin baten ildotik, kantuan aritu ziren Nerea Elustondo eta Jon Maia. Maitasun istorio bat non pertsona eta sortutako pertsonaia nahasten joaten diren.

Bai bertsolaritzan, bai literatura idatzian nola ematen den fikzioa eta errealitate nahasketa hori. Zer emaitzak lortzen diren eta bateko zer den baliagarri bestean jakite aldera bi literaturagileekin. Eider Rodriguez berarekin eta Harkaitz Canorekin eta bertsolari batekin, Aitor Mendiluzerekin, izandako solasaldiak ere izango du bere tartea.

Eta horretaz gain. Mutiloan, Lierni auzoan, urtero egiten den bertso afaria dakar aste honetan Hitzetik Hortzerak.

Inauteritako ostiralean egiten da beti eta han ziren kantuan aurtengoan Iñaki Murua, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikano, Unai Elizasu gai-jartzailearen esanetan.

HITZETIK HORTZERA, igande bazkalostetan ETB1n. Eta eitb nahieranen.

Eider Rodriguez, Jon Maia, Nerea Elustondo