Zein eragin izan du pandemiak bertso saioen antolaketan?
Etorkizuneko profesionalak prestatzeko apustua egin ohi du Bertsozale Elkarteak; ikasleen ibilbidean ekarpena egin nahi du, eta haiek ekarritakoa ere aberasgarria da elkartearentzat berarentzat ere. Hala, aurten ere UPV/EHUko Antropologiako ikasleak ditugu gurean, Amasa-Villabonako Subijana etxean, eta zenbait datu biltzeaz arduratuko dira. Elkartearen hurrengo pausoak zehazterakoan, baliagarriak egingo zaizkigun datuak.
Batetik, Ez da kasualitatea saioko ikus-entzuleei egiten ari zaie galdetegia; bestetik, bertso-eskolei egin nahi zaie. Azken honetan, pandemiak bertso saioak antolatzerakoan zer nolako eragina izan duen jakin nahi da.
Horretarako, eskertuko dugu, bertso-eskolako kideok, jarraian duzuen galdetegia erantzutea. Azaroaren 27ra arte bete ahal izango da.
Aldez aurretik, eskerrik asko!