Zallako bertsoaldi onenak Hitzetik Hortzeran
Eneko Abasolo "Abarkas", Jone Uria, Miren Amuriza, Odei Barroso, Oihane Perea eta Onintza Enbeita arituko dira kantuan Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren final laurdenean Zallan. Larunbatean 17:00etan hasiko da saioa Mimetiz pilotalekuan. Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da Durangoko finalaurrekora. Besteak gainontzeko final laurdenetako puntuazioen zain geratuko dira.
Larunbateko bertsoaldi onenak ikusgai izango dira igandeko Hitzetik Hortzeran, 15:00etan ETB1en.
Igandean Zumaian laugarren final-laurdena
Txapelketa Nagusiko laugarren final laurdena Zumaian jokatuko da igandean. Han izango dira kantuan Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Asier Otamendi, Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo eta Nerea Ibarzabal. Bertsoaldi onenak hurrengo asteburuko Hitzetik Hortzeran eskainiko ditugu.