Zabalik dago Bertso Udalekuetako lehen izen-ematea

2025/03/03
Bertso eskoletako kideek zein gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eman dezakete izena lehenengo epe honetan; behin hori itxita, bigarren izen-emate epea irekiko dugu.

Oraindik udaberriaren atarian bagaude ere, udako planak egiteko garaia iritsi da: bertso udalekuetan izena emateko sasoia. Gaurtik hasita martxan da izen-ematea, eta webgune honen atarian dauden galdetegien bidez egin ahal izango da: hementxe duzu izena emateko lotura. Gorabeherarik sortuz gero, Bertsozale Elkarteko telefonora dei daiteke (943 69 41 29).

Lehenengo izen-emate epe honetan bertso eskoletako kideek zein gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eman dezakete izena; martxoaren 16ra arteko tartea izango dute. Bertsozale Elkarteko bazkide egin nahi baduzu, hemen duzu aukera. Behin lehen epealdia amaituta, izen-emateko bigarren txanda irekiko dugu martxoaren 19an, txandetan geratzen diren tokiak osatu arte. Txandak osatzeko, izen-emate ordena hartzen dugu kontutan; beraz, etortzeko gogoz dena, bizkor ibili!

Urtero moduan, aurtengo udalekuetan ere lau txanda izango ditugu, gaztetxoen adinaren arabera bananduta. Izena ematerakoan, txanda aukeratu beharko da. Hemen txandei buruzko informazioa:

Eman izena Bertso Udalekuetan!

UITZI (Nafarroa) – 2012-2013 urte bitartean jaioak
• Datak: Uztailak 7-13
• Adina: 12-13 urte
• Kuota: 300€

BIDARRAI (Baxenabarre) – 2007-2009 urte bitartean jaioak
• Datak: Uztailak 14-23
• Adina: 16-18 urte
• Kuota: 400€

ZUHATZA (Araba) – 2014-2016 urte bitartean jaioak
• Datak: Uztailak 25-29
• Adina: 9-11 urte
• Kuota: 255€

SARRIA (Araba) – 2010-2011 urte bitartean jaioak
• Datak: Uztailak 24-30
• Adina: 14-15 urte
• Kuota: 300€

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babesten dute Bertso Udalekuen egitasmoa, eta Irizarrek laguntzen du.

Animatu eta zatoz bertsotan gozatu eta Euskal Herri osoko lagunak egitera!