Zabalik dago Bertso Udalekuetako hezitzaileen izen-ematea
Otsailaren 6an zabaldu da izena emateko aukera eta otsailaren 16ra arte egongo da zabalik. Izen-ematea webgune honen bidez egin daiteke, formularioa beteta. Apirilean jakinaraziko zaie izena eman dutenei nortzuk hartuko duten parte lantaldean.
Hautatutakoek hezitzaileen prestaketa asteburuan hartu beharko dute parte, maiatzaren 9tik 10era, Astigarragako Santiagomendi aterpean (Gipuzkoa). Parte hartzea ezinbestekoa da Bertso Udalekuen antolaketa ona ziurtatzeko.
Bidarrain, Sarrian, Uitzin eta Zuhatzan izango dira egonaldiak; guztiak, uztailean. Txanda batean baino gehiagotan parte har daiteke.
Gaztetxoen izen-ematea martxoaren 3an hasiko da; hemen duzue txandei buruzko informazioa eta Bertso Udalekuetako eskuorria.
Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu Bertso Udalekuak, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Irizarren laguntzarekin.